sábado, 26 de marzo de 2011

Galletak eta frutak

Jolas-ordua baino lehen, hamaiketakoa egiten dute ikasleek. Lehen, galleta jaten zuten egunero-egunero. Baina, duela urte batzuetatik hona, astean birritan fruta-eguna egiten da eskola osoan. Beraz, astearteetan eta ostegunetan fruta jaten dute. Korroan jarrita irakasleak frutak mozten ditu: sagarrak, madariak, laranjak, mandarinak, platanoak, kiwiak, marrubiak (sasoian sasoikoa)… eta plater batean ipintzen ditu. Egunean hiru fruta aukeratu eta bakoitzetik bi mozten ditu. Makinistak platerekoa eskaintzen die gainerakoei, eta ikasleek, banan-banan, gustukoen duten fruta hartzen dute. Badira hiruzpalau fruta gustuko ez dutenak, baina gainerakoek gustura jaten dute.

Galletak eta frutak ikasleen gurasoek ekartzen dituzte, txandaka. Galleta edo fruta ekartzea tokatzen zaionari, lepoko antzeko bat ematen dio irakasleak, zer ekarri behar duen gogoratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario