martes, 3 de mayo de 2011

Webquesta


   Eskolatik baserri-eskolara joango garenez, baserriarekin lotutako zenbait jarduera proposatu ditugu webquest honetan. 
 
   Webquest honen bidez, ikasleak baserriko bizimodua hurbiletik eta modu didaktiko batean ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, teknologia berriak erabiliko dituzte, batik bat. Jolas asko eginda, baserriko zenbait aspektu landuko dira. 

   Webquest horretara sartzeko, egin klik irudiaren gainean. 


Txotxongiloen bideoa

miércoles, 30 de marzo de 2011

Gure liburutegia


   Irakurzaletasuna bultzatzeko ezinbestekoa da leku egoki eta erakargarri bat eskaintzea haurrei. Liburutegiak motibagarria izan behar du, eta liburuak edozein momentutan hartu eta nahi duten moduan irakurtzeko aukera izan behar dute: etzanda, ezkutatuta, taldeka...

   Irakurtzea dibertigarria izan daitekeela konturatu behar dira, eta fantasiaz betetako munduan sartzeko zer hobeto horretarako haien beharrizanetara egokitutako txoko bat baino. Gure liburutegia dugu horren erakusgarri!

Guk ere umeen 100 hizkuntzetan sinisten dugu

   Bideo zoragarri hau aurkitu dugu, gure metodologiarekin bat datorrena. Ikusi, merezi du eta!

martes, 29 de marzo de 2011

Irakasleak

 
   Irakasleak hezitzaileak gara, eta beraz, misio garrantzitsu bat daukagu egiteko. Heztea bere osotasunean ulertu behar dugu, ikasle, guraso eta irakaslegoarekin hartu emanean. Taldean lan egiten dugu; esperientziak, analisiak, metodologia… konpartitzen dugu. Taldeak lagundu egiten dio norberari, errespetatu, eta behar denean, argudiaketa teknikoaren bidez kuestionatu. 
   Motibazioa da gure giltzarri. Motibazioaren bidez ikasleen interesa pizten dugu, eta honela, beraien ikaskuntzarekin konprometitzen gara eta beraiei ere berdina egin dezaten eskatzen diegu. Gure lana ebaluatzen dugu. Egindakoa hobetzen saiatzen gara, ikuspegi kritiko batetik. 
   
   Honi buruz zerbait jakin nahi izanez gero, klikatu hemen (Larrabetzuko eskola)

    IKTen garrantzia

       IKTak gero eta erabiliagoak dira hezkuntzan, batez ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Haur Hezkuntzan, ordea, oraindik teknologia hauek nola integratu zalantza handiak daude.




























    Mapa kontzeptual hauek egiteko, mindomo programa erabili dugu. Programa horrek hainbeste aukera ematen ditu. Mindomo erabili aurretik, erregistratu egin behar izan dugu. Egin klik mindomoren gainean, webgunera zuzenean sartzeko.

    Gure eskola publikoaren filosofia

       Gurasoen partehartzea: gurasoak eskola eta irakasleekin etengabeko harremanean daude. Ikasleek egin beharreko lanen berri izaten dute eta laguntza eskatzen zaienean, prest agertzen dira. Haurren heziketan erabateko inplikazioa bilatzen da. Horrez gain, guraso elkarteak ere pisu handia du eskolan. Hilean behin elkartzen dira eta eskolako arazo edo hobekuntzei buruz hitz egiten dute. 
       Autogestioan sinesten dugu, gure seme-alaben kalitatezko elikaduran, gure herriko bizitza sozial eta ekonomikoan, jendearen partaidetzan… Demokrazian sinesten dugun bezala. Eta ez filosofia legez, ekintza legez baizik. Autogestio eta parte-hartzearen alde ekingo dugu.


       Gela bakoitzean irakaslea bi urtez egoten da; hau da, ikasleek irakasle bera izaten dute bi urtean. Modu honetara, ikasleen garapena modu efektiboagoan jarraitzen da eta ikasleak seguruago sentitzen dira. 

    http://www.euskaleskolapublikoa.eu/

    Jolastokia

       Gure eskolako jolastokia oso handia da, eskola guztia inguratzen du. Alde batean, lurrean hainbat jolas margotuta daude: Txintxirrikan, hirutan hiru, zizarea... 




       Bestalde, berdegunean jolas hauek daude: pinpon-mahaia, zabuak, txirristak, egurrezko zubia, etxetxoak... 
     

       Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzakoak jolas eremu bera izan arren, ez dute leku berean jolasten, bakoitzak bere lekua hautatzen du.



    Jolasak:
    http://aintzinakojolasak.blogspot.com/
    http://www.txiki.net/ 
    http://haurkontuak.blogspot.com/

    sábado, 26 de marzo de 2011

    Jantokia



       Gure jantokia ez da oso handia, eta eskolako ikasle guztiak batera jaten dute bertan. Jantokiak sukalde bat du; beraz, bazkaria bertan egiten da. 5 sukaldari arduratzen dira lan horretaz. Bazkari osasungarria egiten da; batez ere, barazkiak jaten dira, gure baratzean hartutako barazkiak, hain zuzen ere. Fruta eta jogurtak ere ematen zaizkie, bestelako postrea astean behin, gehienez.

       Jantokia, 11 mahaiz dago osatuta, bakoitzean 10 pertsona sartzen direlarik. Ikasle guztientzat 8 begirale daude. Jantokira  auzoko eta ondoko herrietako umeak joaten dira, baina baita  herrian bertan bizi diren ikasleak ere, guraso askok lan egin behar izaten dutelako eta ezin dituztelako umeak etxera eraman bazkaltzera.

       Eskolak baratze bat dauka. Bertan tomteak, letxugak, lekak, porruak... egoten dira. Berdegune zabal bat izanik, baratze bat egitea pentsatu genuen. Baratze honetan, ez dago ikasle guztiak elikatzeko beste produktu. Horregatik, soilik haur txikiei ematen zaie baratzekoa.
    Baratze hau eskolako ikasle guztien artean zaintzen da, txandak egiten dira mailaka, astean zehar. 


    Gure jantokiko 8 begiraleei eskainiko zaien ikastaroa:
    http://www.urtxintxa.org/aisia/de/jantokietako-begiraleak.asp?nombre=2249&cod=2249&sesion=14


    Galletak eta frutak

    Jolas-ordua baino lehen, hamaiketakoa egiten dute ikasleek. Lehen, galleta jaten zuten egunero-egunero. Baina, duela urte batzuetatik hona, astean birritan fruta-eguna egiten da eskola osoan. Beraz, astearteetan eta ostegunetan fruta jaten dute. Korroan jarrita irakasleak frutak mozten ditu: sagarrak, madariak, laranjak, mandarinak, platanoak, kiwiak, marrubiak (sasoian sasoikoa)… eta plater batean ipintzen ditu. Egunean hiru fruta aukeratu eta bakoitzetik bi mozten ditu. Makinistak platerekoa eskaintzen die gainerakoei, eta ikasleek, banan-banan, gustukoen duten fruta hartzen dute. Badira hiruzpalau fruta gustuko ez dutenak, baina gainerakoek gustura jaten dute.

    Galletak eta frutak ikasleen gurasoek ekartzen dituzte, txandaka. Galleta edo fruta ekartzea tokatzen zaionari, lepoko antzeko bat ematen dio irakasleak, zer ekarri behar duen gogoratzeko.

    viernes, 25 de marzo de 2011

    Eskola garraioa

       Gure eskola, herri txiki batean dago; beraz, auzo guztietatik autobus bakarra pasatzen da umeak hartzera. Auzoetatik aparte, ondoko herri txikiagoetatik beste autobus bat pasatzen da, ondoko herri horietan eskolarik ez dagoelako. Herrian bizi diren umeak eskolara oinez joaten dira, espaloi eta bidegorri onak baitaude eta garraio gutxi ibiltzen da herrian.

       Autobus hauek, goizeko 8:30ean hasten dira martxan. Eskolara iristen diren lehen umeak izaten dira autobusean joaten direnak:. Hori dela eta, zaindari bat izaten dute beraientzat. Zaindari honekin, jolasak eta marrazkiak egiten dituzte, beste umeak iritsi arte.

       Arratsaldean, eskola bukatzerakoan, hau da, arratsaldeko 16:00etan,  autobusa prest egoten da umeak haien etxeetara eramateko.

    jueves, 24 de marzo de 2011

    Psikomotrizitatea



       Psikomotrizitate-gelan, hainbeste koltxoneta, horma-barrak, bankuak, oihalak, kuxinak eta goma-aparreko blokeak daude. Psikomotrizitate-gelan sartzean, bankuetan eseri eta segituan zapatak kentzeari ekiten diote ikasleek. Irakasleak zenbait galdera egiten die bitartean: nora joan diren, zertara, zer egin daitekeen eta zer ez… Haiek besoak altxata zenbait arau aipatzen dituzte: ezin dugu inor jo;  ezin dugu iletik tira egin, tira sokari egiten zaio; ezin da minik eman, ondo pasatzera etorri gara, ezin da besteek sortutako etxerik apurtu… 
       Arau gehienak esandakoan, ikasleak zutik jartzen dira ilaran koltxonetei begira. Koltxonetak elkarren gainean egoten dira horma baten antzera, eta horiek apurtzea izaten da saioaren hasiera. Irakasleak bat, bi eta hiru esatean, lasterka abiatzen dira kuxinetara. Ordu eta erdiz aritzen dira jolasean; gidatu gabe jolasten dute, nahiz eta zenbaitetan irakasleak bide batzuk prestatu. Ordua iristen denean, dena zegoen moduan uzten dute. 

    Honekin lotura duten webgune batzuk:
    http://anetxuk.blogspot.com/ 
    http://iratxepanizo.blogspot.com/2007/08/garapen-psikomotorea.html
    http://naiaras.wordpress.com/

    Ingelesa


       Ingeles goiztiarreko gela bat dago HH eta LHrako. Nabaria da gela horretan maila askotako ikasleak egoten direla; izan ere, hormetan, maila edo adin guztiei zuzendutako irudiak, afixak eta gaiak azaltzen dira. HHkoek ingelesa astean hiru aldiz izaten dute. Bi saio ordu erdikoak dira eta beste bat ordu betekoa. Saio bi ingeles goiztiarreko gelan ematen dituzte, eta beste bat ikasleen gelan bertan.  
       Ipuinak hartzen dira abiapuntu bezala, eta ipuinen inguruan abestiak, errimak, jolasak eta dramatizazioak lantzen dira. Ipuin horiekin lotutako eskulanak ere egiten dituzte, hizkuntza sortzeko oso baliabide lagungarriak baitira. Ingelesean ere, irakaslearen laguntzailea izaten da, eta ez doa gelako zerrendarekin bat. Helper esaten zaio arduradun edo laguntzaile horri.

    Musika

       Musika ikasgaia ikasgelan denbora osoan lantzen den arren, asten behin musika-gelara joaten dira musika-irakaslearekin. Musika-gelan, pentagrama handi bat dago horma batean, notak identifikatzen eta irakurtzen ikasteko. Ordenagailu bat ere bada musika-gelan; eta, nola ez, musika-entzungailu bat. Zenbait musika-tresna ere badira; esaterako, panderoa, flauta gozoa, tanborrak... Lau eta bost urteko ikasleei astean 45 minutuko saio bana ematen die musika-irakasleak.  
       Abestiak, erritmoa (txaloen bidez) eta gorputz mugimendua lantzen dituzte, gehien bat. Abestiekin erlazionatutako marrazki batzuk ere koloreztatzen dituzte. Gabonetako, Santa Agedako eta antzeko egunetako abestiak ere musika-irakaslearekin ikasten dituzte.