Mostrando entradas con la etiqueta jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jolasak. Mostrar todas las entradas

martes, 29 de marzo de 2011

Jolastokia

   Gure eskolako jolastokia oso handia da, eskola guztia inguratzen du. Alde batean, lurrean hainbat jolas margotuta daude: Txintxirrikan, hirutan hiru, zizarea... 




   Bestalde, berdegunean jolas hauek daude: pinpon-mahaia, zabuak, txirristak, egurrezko zubia, etxetxoak... 
 

   Haur Hezkuntzako ikasleak eta Lehen Hezkuntzakoak jolas eremu bera izan arren, ez dute leku berean jolasten, bakoitzak bere lekua hautatzen du.



Jolasak:
http://aintzinakojolasak.blogspot.com/
http://www.txiki.net/ 
http://haurkontuak.blogspot.com/

jueves, 24 de marzo de 2011

Psikomotrizitatea



   Psikomotrizitate-gelan, hainbeste koltxoneta, horma-barrak, bankuak, oihalak, kuxinak eta goma-aparreko blokeak daude. Psikomotrizitate-gelan sartzean, bankuetan eseri eta segituan zapatak kentzeari ekiten diote ikasleek. Irakasleak zenbait galdera egiten die bitartean: nora joan diren, zertara, zer egin daitekeen eta zer ez… Haiek besoak altxata zenbait arau aipatzen dituzte: ezin dugu inor jo;  ezin dugu iletik tira egin, tira sokari egiten zaio; ezin da minik eman, ondo pasatzera etorri gara, ezin da besteek sortutako etxerik apurtu… 
   Arau gehienak esandakoan, ikasleak zutik jartzen dira ilaran koltxonetei begira. Koltxonetak elkarren gainean egoten dira horma baten antzera, eta horiek apurtzea izaten da saioaren hasiera. Irakasleak bat, bi eta hiru esatean, lasterka abiatzen dira kuxinetara. Ordu eta erdiz aritzen dira jolasean; gidatu gabe jolasten dute, nahiz eta zenbaitetan irakasleak bide batzuk prestatu. Ordua iristen denean, dena zegoen moduan uzten dute. 

Honekin lotura duten webgune batzuk:
http://anetxuk.blogspot.com/ 
http://iratxepanizo.blogspot.com/2007/08/garapen-psikomotorea.html
http://naiaras.wordpress.com/

Ingelesa


   Ingeles goiztiarreko gela bat dago HH eta LHrako. Nabaria da gela horretan maila askotako ikasleak egoten direla; izan ere, hormetan, maila edo adin guztiei zuzendutako irudiak, afixak eta gaiak azaltzen dira. HHkoek ingelesa astean hiru aldiz izaten dute. Bi saio ordu erdikoak dira eta beste bat ordu betekoa. Saio bi ingeles goiztiarreko gelan ematen dituzte, eta beste bat ikasleen gelan bertan.  
   Ipuinak hartzen dira abiapuntu bezala, eta ipuinen inguruan abestiak, errimak, jolasak eta dramatizazioak lantzen dira. Ipuin horiekin lotutako eskulanak ere egiten dituzte, hizkuntza sortzeko oso baliabide lagungarriak baitira. Ingelesean ere, irakaslearen laguntzailea izaten da, eta ez doa gelako zerrendarekin bat. Helper esaten zaio arduradun edo laguntzaile horri.